Euskarazko bertsioa

Volver a


Soriako probintzian dagoen herri txiki bat da Benamira, Kastila-Leongo erkidegoan kokatua, Iberiar penintsularen ipar mendebaldean.

Itsaso gainetik 1093 metrotara dago, Sierra Ministraren magalean. Sierra Ministrak mendikate Zentral eta Iberikoa lotzen ditu.

Benamira herrian Monteagudillo izeneko mendi bakar bat aurkitu dezakegu, 1188 metroko altuera duena. Bere magalean Fuente Vieja dago, iturri zaharra. Bertan Ebro ibaiaren isurkide handienetariko bat sortzen da, Jalon ibaia, eskualde osoari izena ematen diona: Jalon Garaiaren Eskualdea.

28900 hektareako hedadura du Benamirak, eta 27, 4 kilometroko perimetroa.

Animalia basatiei buruz, Benamira inguruko parajeetan orkatzak, basurdeak, azkonarrak, azeriak, satitsu arruntak, eperrak, usapal saldoak, kurriloak, e.a. daudela esan behar dugu. Eta landarediari dagokionez txaparroak, haritzak, eta zurbeltzak daude gehien bat, lehen aipaturiko orkatzen, basurdeen eta azerien gordeleku.

Gaur egun Benamirak 10 biztanle ditu, eta 9 kilometrotara dagoen Medinacelliren menpe dago administratiboki. Dena den, herritarren kopurua asko gehitzen da udan, asteburuetan, Aste Santuan eta herriko jaiak iristen direnean.

Zalantzarik gabe, Benamira izen arabiarra da, eta "emirraren alaba" esan nahi du.


 Fernandok sortua eta diseinatua Fernando Ochoa Andrés